Dirudienez, aplikatzeko moduko kable supereroale bat lortu dute. Barioz eta itrioz egina dago, eta orain arteko bi oztopo nagusiak gainditu ditu: moldakorra da (hari luzeak egiteko) eta eremu magnetikoak ez dio erresistentziarik eragiten; horretarako, bario zirkonatoz zipriztindu dute kablea --maila nanoskopikoko zipriztinez--.