Astronomoek beste 23 satelite aurkitu dituzte Jupiterren inguruan biraka. Bi eta zortzi kilometro arteko diametroa dute eta inoiz detektatu diren txikienak dira. Guztiek orbita irregular eta eliptikoak dituzte eta eguzki-sistemaren gaztaroan harrapatutakoak direla uste dute astronomoek. Aurkikuntzak 37tik 60ra handitu du Jupiterren satelite-kopurua.