Planetary Society erakundeak diru-sari bat eskaini du Apofis asteroideari jarraipena egiteko sistema zehatzena asmatzen duenarentzat. 2029an Apofis Lurretik oso gertu igaroko da; hain zuzen, komunikazio-satelite asko baino hurbilago egongo da. Hori bai, badakite ez duela Lurra joko.
Ez dute hain garbi, ordea, zer gertatuko den 2036an, berriro Lurraren ondotik pasatzen denean. Zalantza hori uxatzeko, Apofisi jarraitzeko sistema zehatz bat ezarri nahi dute, eta sistema asmatzeko sariketa bat antolatzea bururatu zaie.