Japoniako nashiak

Beheko irudian erakusten den fruitua nashi izenekoa da. Udarearen gustua eta sagarraren trinkotasuna ditu, baina ez da bi espezie hauen hibridoa; sexu aldetik ez baitira bateragarri.

Dena den, ikertzaile japoniar batek sagarraren eta nashiaren fruitu hibridoak lortu ditu. Nashiak sagarraren polenaz in vitro ernalduta, enbrioien % 2 aurrera egin eta zuhaitz emankor bihurtu dira. Hibrido hauek oso interesgarriak dira Japoniako klima hezean landutako nashien gaitzekiko erresistentzia dutelako.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila