Japoniak Kiotoko protokoloa sinatu du

Japoniak sinatu berri du 1997an Nazio Batuek klimari buruz antolatutako konferentzian gauzatu zen Kiotoko protokoloa. Japoniar gobernuak agiri hori sinatzeko ahalegin handiak egin behar izan duela adierazi du. Herri horretako Junichiro Koizumi lehen ministroak nabarmendu du, bestalde, badela garaia Errusiak eta Estatu Batuek agiri garrantzitsu hori sinatzeko. Australiak, berriz, ez duela izenpetuko adierazi du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila