Suhiltzaile, meatzari, soldadu eta bestelako langileei tenperatura altuak denbora luzeagoan jasaten lagun diezaiekeen jantzi berezia asmatu dute Australian. Gaur egun erabiltzen direnak hermetikoak dira eta, horregatik, izerdiaren bidez beroa kanporatzea eragozten dute. Jantzi berri hauek, ostera, hozte-sistema dute.
Lehenengo, lurrunez beteriko zulo batzuen bidez gorputzeko beroa xurgatzen dute. Ondoren, bero-trukagailu berezi baten bidez, jasotako bero hori atmosferara kanporatzen dute. Sistema horrekin, beraz, jantzi hermetikoekin baino denbora gehiago iraun daiteke beroaren beroaz indar gabe geratu aurretik.