Jaiotza goiztiarrak ugaltzen

INSERM institutuak egindako azterketaren arabera, jaiotza goiztiarrak itxuragabe ugaldu dira azken urteotan Frantzian.

Kezka handia sortu du Frantzian egindako inkesta batek. INSERM institutuak egindako azterketaren arabera, jaiotza goiztiarrak itxuragabe ugaldu dira azken urteotan Frantzian. 1971-74 urteetan % 6,1 zen jaiotza goiztiarren portzentaia. Hau beherantz joan zen eta 1982.erako %4 inguruan egonkortu zen. Baina data horretatik hona gora joan da eta 1985.erako %4,8ra iritsi zen. Gainera joera gora jotzekoa da eta zenbait tokitan % 7,7ra iritsiak dira.

Jaiotza goiztiarrak ugaltzearen arrazoia zera dateke: haurdunaldian dauden emakumeen segimendu mediku txikiagoa egitea; lehenengo sei hilabeteetan batez ere.

Arazoa kezkagarria da, zeren eta ume jaioberriaren osasun-egoerarentzat arriskua handiagoa izateaz at, umeen hilkortasun-tasa hazi egin bait daiteke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila