Izurdeen artean, nolako txistua, halako izena

Izurdeen artean, nolako txistua, halako izena
2006/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Gizakiak ez gara elkarri izenez deitzen diogun animalia bakarrak; izurdeek ere izenak erabiltzen dituzte elkar identifikatzeko, elkarri deitzeko eta aurrean ez dagoena 'aipatzeko'.

Gaitasun hori izurde handian (Tursiops truncatus) aztertu dute. Ikertzaileek ikusi dute izurdeak hainbat motatako txistuen eta soinuen bidez komunikatzen direla. Horien artean, txistu batzuek norbanakoak identifikatzeko balio dute, eta, baten bat tartean ez dagoenean ere, hari dagokion soinua egiten dutela frogatu dute ikertzaileek.

Beste animalia batzuek ere erabiltzen dituzte soinu bereizgarriak, adibidez, tximuek eta txori kantariek. Baina soinu horiek, normalean, mezu bat daramate; esaterako, ugalketarako deia dira, edo arrisku batez ohartarazteko bidea. Izurdeen kasuan, berriz, norbanakoak identifikatzeko erabiltzen dituztela dirudi, bestelako esanahirik gabe. Nolanahi ere, ikertzaileek berek onartzen dute oraindik asko dutela ikasteko animalien komunikatzeko moduen gainean.

1
221
2006
6
003
Zoologia
Berriak labur
2
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila