Errusiako agintariek itsasontzi bat bidali dute Itsaso Zurira, bertako izotz-pusketetan harrapatuta dauden itsas txakurrak jaso eta Barents itsasora eramateko. Inguru horretako itsas txakurrak Barents itsasoan bizi dira eta Itsaso Zurira kumeak izateko joaten dira.
Umatu ondoren, bai helduak bai jaioberriak izotz-pusketetan jarri eta, haizeak bultzatuta, ohiko bizitokira bueltatzen dira. Aurten, ordea, haizeak ez du ohiko norabidean jo eta ipar-ekialdeko haizeak Itsaso Zuriko izotz-pusketan harrapatuta utzi ditu ehunka milaka itsas txakur. Adituek diotenez, ia 200.000 jaioberri daude Barents itsasora joan ezinik. Azkar ateratzen ez badituzte, goseak akabatuko ditu, Itsaso Zurian oso elikagai gutxi baitago.