Izotz gutxiegi zirruetan

Munduko hodeirik altuenak analizatu dituzte Floridan, eta ohi baino izotz gutxiago dutela aurkitu dute. Izotz-kontrako baten presentzia hartu dute egoera horren erruduntzat; zientzialarien ustez, azido nitrikoa izan daiteke substantzia hori.

Analisiak egiteko, hegazkin batetik hartu dituzte laginak, 16 kilometroko altueran. Azidoaren solidotze-tenperatura baino txikiagoa duten zirruetan nabaritu da, hain zuzen ere, izoztutako uraren proportzioa ohi baino txikiagoa dela.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila