Satelite bidezko argazki historikoen azterketa baten arabera, Groenlandian 28.707 km2-ko izotz-geruza galdu da, 1980-2010 artean. Leedseko unibertsitateak egin du azterketa, eta ikertzaileek argi dute berotzearen ondorioz gertatu dela galera hori. Hain zuzen, 2007-2012 tartean, bataz beste, tenperaturak hiru grado altuagoak izan ziren, 1979-2000 artean baino.
Izotza galtzeak berak azalera gehiago berotzea dakar, arrokek eta lakuetako urak eguzki-energia gehiago xurgatzen baitute, izotzak baino. Horrekin batera, landarez estalitako azalera bikoiztu baino gehiago egin da.
Paduren azalera ere asko handitu da, eta horrek ere eragina du kliman, ingurune horiek karbono dioxido ugari igortzen baitute. Gainera, permafrosta ere urtzen ari da, eta haiek ere metatuta zuten karbono dioxidoa askatzen ari dira. Ikertzaileek ohartarazi dute litekeena dela kalteak eragitea permafrostaren gainean eraikitako azpiegiturei eta eraikinei. Hortaz, han bizi diren komunitateak ere badaude arriskuan.
Ereduen arabera, gainera, berotzea nabarmenagoa izango da datozen urteetan. Scientific Reports aldizkarian argitaratu dute ikerketa.
Elhuyarrek garatutako teknologia