Izarren barne-egitura aztertzeko proiektua

Alemaniako zientzialari batzuek, izar bakar baten barne-egitura aztertzeko, mota ezberdinetako hamabost teleskopio banatu dituzte munduko 7 naziotan. Zaila izan arren, guztira hogeita sei astronomo saiatuko dira aukeraturiko izarraren adina eta berezitasunak ezagutzen. Zorionez, izar batzuek (eguzkiak barne), dar-dar egiten dute, eta bibrazio horri esker beraien barne-dentsitatea kalkulatuz, izarrak analiza daitezke. Maiatzaren 14an hasi zen azterketa hori eta ekainaren 24 arte iraungo du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila