Izarrak, uste baino zaharragoak

Izarrak orain arte kalkulatu den baino zaharragoak direla esan du Italiako astrofisikari-talde batek.

Izarretan uste zen baino mantsoago gertatzen da fusio nuklearra, eta, ondorioz, izarrak orain arte kalkulatu den baino zaharragoak direla esan du Italiako astrofisikari-talde batek.

Italiako Lur Azpiko Astrofisika Nuklearreko Laborategikoek lurpeko partikula-azeleragailu bat erabili dute karbono-nitrogeno-oxigeno (CNO) zikloaren abiadura neurtzeko. CNO zikloa fusio nuklearrean parte hartzen duen prozesu nagusia da; eta, prozesu horren abiadura ezagututa, izar zaharrenak uste zen baino 700 milioi urte zaharragoak direla kalkulatu dute. Hain zuzen, hamalau mila milioi urte omen dituzte izarrik zaharrenek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila