Izarrak azkenean zulo beltzean

Zer gertatzen da izarrak bere bizialdia amaitu eta eztanda eginda sopernoba bihurtzen denean? Orain arte izarren eboluzioa honela gertatzen dela pentsatu izan da: jatorrizko izarra energia guztia erretakoan, bere pisuaren eraginez uzkurtu egiten da, bere materiaren zati bat kanpora jaurtitzen du eta bere zentruan neutroizko bola trinkoa kontzentratzen da.

Wisconsin-go unibertsitateko Philip Carinhas zientzilariaren ustetan ordea, prozesua ez da hain sinplea. Carinhasen arabera, izarraren nukleoak uzkurtzen segitzen du eta quarkak askatzen dira (materiaren eta aldi berean neutroien azken osagaiak, alegia). Neutroi eta quarken nahasteak izarraren barnean elkarren gainean kokatutako geruzak osa ditzake. Horrela astroen beste kategoria bat egongo litzateke, hau da, neutroi-izar klasikoaren eta zulo beltzaren tartekoa.

1987.ean supermoba batek eztanda egin eta pultsarea falta den kasurako aurkikuntza matematikoa egin da, eta hortik izarra zulo beltz bihurtzera ekuazio baten kontua besterik ez da. Hori aurkitu nahian ari dira orain teorikoak jo eta ke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila