Meteorito hauek, erradiazio galaktikoak jotzen ditu, baina erradiazio hori batez ere oso energia altuetara azeleratutako protoiz osaturik dago. Fluxu galaktikoak mila milioi elektronvolteko energia izaten duenez, meteorito horietan erreakzio nuklearrak izaten dira. Horregatik sortzen dira nukleo kosmogeniko erradioaktiboak.