Gazte-itxura mantentzen duten izar batzuen "sekretua" argitu berri dute Boloniako Unibertsitateko eta Wisconsingo Unibertsitateko zenbait ikertzailek. Izar urdin atzeratu deitzen zaien izarrak (blue stragglers), adin handikoak badira ere, espero zitekeen baino beroagoak eta argitsuagoak dira; alegia, izar gazteagoen antza dute. Astronomoek ikusi dute gaztetasun hori inguruko izarrei zor zaiela. Izan ere, badirudi izar horiek hidrogenoa absorbatzen dutela inguruko izarretatik, masa-transferentziaren nahiz izarren arteko talken bidez.