Izana omentzeko, izena eman

Darwinen jaiotegunaren urteurrenean, haren izena eman diote kakalardo bati

izana-omentzeko-izena-eman
Darwinilus sedaris. Arg. Londresko Historia Naturaleko Museoa/CC-BY 4.0

Charles Darwin duela 205 urte jaio zen. Haren omenez, gaur haren abizenarekin batailatu dute kakalardo bat. Zehazki, kakalardoaren generoak eramango du Darwinen izena, espeziea izendatzeko David Sedaris idazlearen abizena aukeratu baitute. Horrenbestez, Darwinilus sedaris izen-abizenak izango ditu kakalardoak.

Aipatzekoa da espezie horretako bi banako baino ez direla ezagutzen, biak 1935 baino lehen jasoak. Haietako bat Darwinek berak hartu zuen, Beagle ontziarekin Bahia Blancara iritsi zenean. Gero, ordea, galdu egin zen, eta 2008an aurkitu zuten, Londresko Historia Naturaleko Museoan.

Espeziearen deskribapena Tennesseeko Unibertsitateko entomologo batek egin du, eta ZooKeys aldizkarian argitaratu du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila