Itsuen gidari elektronikoa

Itsuen ohiko makila zuria ordezkatuko duen makila elektronikoa diseinatzen ari dira CNRSko (Zientzia Ikerketarako Zentro Nazionala) ikertzaileak. Makila zuria itsuak bidean topa ditzakeen trabak detektatuko dituen laser izpien sistema batez hornituta egongo da. Trabaren hurbiltasuna edo handitasuna jakiteko, laser izpiek bidalitako informazioa bibrazio edo nota desberdinen bidez helduko zaio itsuari.

Oraingoz, bi aparatu diseinatu dituzte: Tom Pouce eta Télétact. Lehenak lau metrora detektatzen ditu trabak eta bigarrenak profilak detektatu eta forma ezagutzen ere laguntzen du.

Traba bakarra izango dute itsuek orientatzen lagunduko dien aparatua eskuratzeko: dirua. Izan ere, lehenak 1.000 euro inguru eta bigarrenak 2.500 euro inguru balio ditu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila