Buffalo-ko unibertsitateari esker, itsu izatea edo ikusmen txarra izatea ez da anatomia ikasteko oztopo izango. Unibertsitate horretako arduradunek brailli sistemaz idatzitako anatomi liburua kaleratu dute, ikusmenik gabeko ikasleek anatomia ikasterik izan
dezaten.