Itsasoko uraren konposizioa, aldakorra

Kareharriaren konposizio kimikoa aldatu egiten da harriaren adinaren arabera, eta, era berean, itsasoaren urarena. Horretaz jabetu ziren zientzialariak 1980ko hamarkadan. Lawrence Hardie geologoak aldaketa horren azalpena plazaratu zuen: plaka tektonikoen arteko mugetan azaleratzen eta lurperatzen diren materialek itsasoko uraren konposizioa aldatzen dute. Science aldizkarian hipotesi hori baieztatzen duen esperimentu baten berri eman da.

Itsasoan sortzen diren gatzezko kristalak zuloak izaten dituzte, eta horiek kristalez beteta egoten dira. Munduko hainbat lekutan bildu dira horrelako kristalak, eta ur-tanta horiek aztertu dituzte geologoek.

Ur-tantak 30 mikrometro ingurukoak ziren. Beraz, erraz erauzteko txikiegiak zirenez, fluidoa izoztu, xaflatan moztu eta mikroskopio elektronikoaren bitartez aztertu zituzten. Kaltzio-magnesio proportzioa munduko leku guztietako tantetan berdina zen adin bereko laginetan. Baina proportzio hori tanta harrapatuta geratu zen garaiaren arabera aldatzen da.

Itsasoaren konposizio kimikoak izakien eboluzioan eragina izan dezake, adibidez, kaltzioa xurgatzen duten alga planktonikoen populazioan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila