Itsasoko puntu beroak

Ikerketa berri bati esker, itsasoko puntu beroak zein diren zehaztu dute ikertzaileek. Puntu beroak biodibertsitate handieneko guneak dira; izenak ez baitu zerikusirik tenperaturarekin. Ikertzaileek puntu bero horiek babesteko beharra azpimarratu dute, arrantzarik gabeko gune izendatuz, besteak beste. Izan ere, puntu horietan espezie ugari egoten da, baina espezie bakoitzeko ale gutxi.

Itsasoko puntu beroak koralezko harresien, itsasoko mendien eta uharteen ondoan daude eta, hain zuzen ere, gune horietan elikagai eta habitat gehiago izaten da. Gainera, gehienak 20º-30º latitudeen artean daude.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila