Itsas beltza ponpatzen

Moskun dagoen Krizhizhanovski Energi Institutuko zientzilariek itsas poluzioaren kontrolari lagunduko dion eta energi iturri izan daitekeen ponpa-sistema asmatu berri du. Ponpei esker Itsas Beltzaren hondoan dagoen hidrogeno sulfuroa erauztea ekonomikoki errentagarria izango da.

Itsas Beltzaren hondoan hidrogeno sulfuroa metatzen ari da, gas-geruza urteko bi metro igotzen ari delarik. Itsasoko uraren %90 hidrogeno sulfuroz poluiturik dago. Bizirik ez duen zona 80 metroko sakoneran hasten omen da.

Lurrikara txiki batek gasa gainazalera dezake eta sute handiak sor daitezke. Moskuko zientzilarien ustetan, kostaldean jarritako ehundaka ponpek poluzioa murriztuko dute eta aldi berean etanoa, amoniakoa, metanoa eta hidrogeno sulfuroa erauz ditzakete.Gas-erreserbak 7.600 milioi tonakoak omen dira eta erauzketa-kuota 75 bat milioi tona/urte-koa izan daiteke.


Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.