Isurpak, ontziratzeko modu berria

Isurpak ontzia plastikozko sakela duen kartoizko kaxa bat da. Edozein isurkaritarako erabilgarria da eta, egun merkatuan dauden gainontzeko edukiontziekin alderatuz, oso erraz birzikla daiteke. Hain zuzen ere, edukia hustu ondoren erabiltzaileak aise bereiz ditzake kartoizko kaxa eta plastikozko sakela. Ireki eta isurtzeko sistema atsegina duen edukiontzi berri, zurrun, karratu eta iragazgaitzarekin, gaur egungo tetrabrikak birziklatzeko dituen zailtasunak gainditzea lortzen da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila