Iskemiei aurre egiteko, birbaskularizazioa sustatu

Iskemiei aurre egiteko, birbaskularizazioa sustatu
2009/09/01 | Elhuyar

HIF proteina aktibatuz eta, horren eraginez, birbaskularizazioa sustatuz lortu du CIC bioGUNEko eta Parisko Ikerketa Kardiobaskularren Zentroko ikertzaile-talde batek iskemiaren ondorioz kaltetutako organoak tratatzea. Iskemiak odol-hodietako buxadurek sortzen dituzte, eta odol-fluxurik ez egotearen ondorioz, nekrosatzera irits daitezke.

CIC bioGUNEko Edurne Berrak adierazi duenez, erabaki zuten neurriz gain sortzea HIF proteina, terapia-aukera interesgarria izango zelakoan. Haien ikerketan sagu bati eragin zioten iskemia, izter-arteria lotuta. Ikusi zuten HIF proteina metatuta saguaren hanka birbaskularizatu egin zela, eta ez zela endekapen-prozesuan sartu.

1
256
2009
9
006
Medikuntza; Biokimika
Albisteak
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila