Irudiak telefonoz

Joan den ekainean Beijin-en (Txinan) gertatutako istiluen argazkiak telefonoz bidali dira Txinatik kanpora teknika elektroniko berrienak erabiliz. Kazetari japoniarrek Canon eta Sony etxeek eginiko irudi elektroniko finkoko kamerak erabili dituzte. Associated Press berri-agentziakoek ordea, pelikula arrunta erabili dute eta gero telefonoz igorri dituzte argazkiak.

Txinako hiritarra tankeen aurrean Beijinen. Argazki hau bitarteko elektronikoei esker hartu eta minutu gutxitara iritsi zen mundu osoko egunkarietara.

AP-ko argazkilariek 35 mm-ko pelikula arrunta erabili dute, argazkiak hartzeko kamera normalak erabiliz. Ondoren, filmaren negatiboa egiten da eta negatiboa tresna berezi batean ipiniz irudi elektroniko bihurtzen da eta hau telefonoz igor daiteke. Metodo honek gela iluna eskatzen du argazkia errebelatzeko eta hori askotan oztopo izan daiteke. Gainera irudia bidaltzeko denbora gehiegi behar da: zortzi minutu zuri-beltzekoen kasuan eta 25 koloretakoa bada.

Japoniarren kamera elektronikoek beste modu batera lan egiten dute. Argi-sentsorezko mosaiko batek irudia kaptatu eta seinale elektriko bihurtzen du. Seinalea disko malgu batean grabatzen da. Grabatutakoa zuzenean bidaltzen da telefonoz (modem batez) prozesatu behar ez delako.

AP-ren metodoaren bidez kamera eletronikoen bidez baino irudi hobeak lortzen dira. Kamera elektronikoak aitzitik, azkarragoak dira; koloretako argazkia bidaltzeko 4 minutu bakarrik behar dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila