Irrati-astronomiak azkenaldian buruhauste latzak ditu telefono mugikorrek eragiten dizkioten interferentziak medio; izan ere, hauek erabiltzen dituzten maiztasunak urrutiko izarrek igortzen dituztenen parekoak baitira. Herbehereetan ordea, astronomi ikerketarako Fundazio nazionaleko ikertzaile batzuk arazoa konpontzeko bidean dira. Hauek elkarrengandik bereizitako zenbait antenaz osatutako irrati-teleskopioa diseinatu dute. Antenetara beraz, espaziotik igorpena denbora-dekalaje txikiaz heltzen da, baina dekalaje txiki hori aski da heltzen diren seinaleen arteko fase-dekalajea detektatzeko. Seinaleak ordenadorean birkonbinatu egiten dira eta irrati-astronomoek telefono mugikorren parasitoak kendu egin ditzakete, hauen igorpenak fase egonkorrekoak direlako. Horrela interferentziak hamar mila aldiz baino urriagoak dira.