Powersave: tentsio-etenen aurkako segurtasuna

Ordenadoreekin lan egiten dugunoi behin baino gehiagotan gertatu izan zaigu argia joan eta ordurarte sartutako informazioa galtzea.

Zuhur izan gaitezke eta orduerdiero edo orduero informazioa gorde, baina hala eta guztiz ere ez dugu arazoa erabat konponduko; gutxien uste dugunean gerta bait daiteke korronte-etena.

Powersave

PCentzat atera den barne-txartel bat da eta tentsio-etena sortzen den une berean jartzen da funtzionamenduan. Korronte elektrikoa itzultzen denean ordenadoreak batere daturik galdu gabe berrezartzen dira. Kopia- eta berrezartze-sistema automatikoa da nahiz eta une horretan PCa erabiltzen ez aritu.

Korronte elektrikoan akatsen bat detektatzen duenean, Powersavek PCaren RAM memoria osoa kopiatzen du diskora. Korrontea berrezartzen denean, sistema lehengo egoera berberara itzultzen da automatikoki.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila