Planeta-ehiztarien Eddington misioa

Europako planeta-ehiztariak Lurraren tamainako planetak ikusteko gai izango den lehenengo espazio-ontzia lortzeko ahaleginean murgilduak daude. Eddington izeneko misio hori, ESAk (Europako Espazio Agentziak) onartu duen arren, diru-laguntzen zain dago.

Espazio-ontzia Lurraren eta Eguzkiaren arteko orbita batean 4 urtez egongo litzateke inguruko 500.000 izarren argi-irudiak jasotzen, noizbait haien paretik pasatutako planetaren baten itzala ikusteko asmoz. Planeta horien orbitatze-abiadura neurtuz planetok beraien izarretatik zein distantziatara dauden jakin daiteke, eta horrela bizia izateko aukera duten ala ez kalkulatu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila