Iparrizarraren dirdira gorabeherak izaten ari da azkenaldian. Lau egunetik behin pultsu bat egiten du, baina, gaur egun, pultsuak ia ez dira antzematen; eta, gainera, azken bi mila urteetan % 150 dir-dir gehiago egiten omen du.
Aldaketa horiek izarra eboluzionatzen ari delako gertatzen dira. Hidrogenoaren eta helioaren proportzioak aldatzen ari dira, eta horrek dirdira aldarazten du.