Iparraldeko ibis burusoila (Geronticus eremita) desagertzeko zorian dagoen espeziea da. Espezie hori Mediterraneo inguruko herrietan ikusi izan da gehien, baina behin edo beste Ekialde Ertainean ere aurkitu da. 1989an, Turkiako kolonia bat desagertu zen, eta geroztik ez da inguru horietan koloniarik ezagutu.
Orain, Siriako erdialdean aurkitu da beste kolonia bat; guztira zazpi ibis heldu bizi dira han, tartean arrautzak zaintzen ari diren hiru bikote. Hemendik aurrera, bi pertsona izango dira haiekin, kolonia berria babesteko eta arrautzen zaintzaren inguruko datuak biltzeko.