Ipar Atlantikora iristen den ur geza neurtu dute

Azkenengo 40 urteetan Ipar Atlantikora zenbat ur geza isuri den neurtu dute: hamalau mila eta hogeita lau mila kilometro kubiko artean. Ur-emari hori aurrerantzean ere neurtzea komeniko da, aldaketarik gertatzen den ikusteko; izan ere, klima-aldaketaren eraginez emaria aldatzen bada, Atlantikoko itsaslasterra alda daiteke, eta horrek eragina izango luke gure planetaren kliman.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila