Ioi-iturrien munduko lehenengo saiakuntza-bankua ezarriko dute Euskadin 2009an

Ioi-iturrien munduko lehenengo saiakuntza-bankua ezarriko dute Euskadin 2009an
2008/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: STFC)

Ioi-iturrien munduko lehenengo saiakuntza-bankua ezarriko dute EHUren Leioako campusean 2009an. ITUR proiektuaren burua Tekniker-Ik4 zentro teknologikoa izango da. Egun dauden ioi-iturriak alderatzeko aukera eskainiko du, modu aitzindari batean eta berariazko teknologiarekin.

Munduan bi ioi-iturri daude funtzionamenduan, bata Britainia Handian eta bestea Estatu Batuetan, eta hirugarren bat eraikitzen ari dira Japonian. Baina ez dago emisio horien etekina eta eraginkortasuna kalibratuko duen saiakuntza-bankurik, eta hori da, hain zuzen ere, Leioan 2009rako eraikiko dutena.

1
238
2008
1
025
Teknologia
Berriak labur
13
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila