Inurriak trebeak dira benetan: janarira daraman biderik motzena aurkitu eta gero, feromonen bitartez, gainerako inurri guztiek bide berari jarraitzen diote; baina inurri gehiegi dagoenean, beste bide batzuk hartzen dituzte joan-etorria arintzeko.
Inurrien jokamoldeari arretaz begiratzen diote ikertzaileek auto-ilarak edo komunikazio-sareetako arazoak konpontzeko giltzaren bila.