Inurri inbaditzaileek elkarri laguntzen diote eremu handiak hartzeko

Inurri inbaditzaileek elkarri laguntzen diote eremu handiak hartzeko
2009/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: journal.pone.0003838)

Inurri inbaditzaileek, lurralde-eremu handiak hartzeko, superkoloniak sortzen dituzte beste koloniekin elkarlanean. Hori frogatu dute nazioarteko ikerketa batean Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko eta CREAFeko (Centre de Recerca Ecologica i Aplicacions Forestals) zientzialariek.

Inurri-espezie batzuek lurralde-eremu handiak hartzen dituzte. Horretarako, beste koloniekin elkarlanean, superkoloniak eta erregina askoko habia-sareak sortzen dituzte. Ez-inbaditzaileek beste koloniekin lehiatu egiten dute normalean; hain zuzen ere, estrategia horretan dago inbaditzaile edo ez-inbaditzaile izatearen gakoa. Jatorri berdineko bi inurri-espezie aztertu zituzten: lorategiko inurria, Lasius neglectus, inbaditzailea; eta lorategiko inurri turkoa, Lasius turcicus, ez-inbaditzailea. Emaitzek erakutsi zutenez, inbaditzeko gaitasuna jatorritik datorkie. Lascius turcius espeziean ere inbasiorako joera duten aldagai biologikoak aurkitu zituzten ikertzaileek, baina gaitasun hori ez da benetan agertzen inurriak beren etsai naturalengandik salbu dauden arte.

Zientzialarien ustez, munduan ezagutzen diren 12.500 inurri-espezieak arazo larria izan daitezke, ez bada neurririk hartzen. Auzia mundu mailakoa izatera irits daitekeela ohartarazi dute.

1
252
2009
4
012
Ekologia; Ingurumena
Berriak labur
7
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila