Inuiten arrastoaren atzetik urmael-hondoraino

Inuiten egonleku bat datatzea lortu dute urmael bateko limoari begiratuta. Arrantzatzen zituzten baleen hondakinen eraginez, urmaelaren konposizio kimikoa eta biologia aldatu egin ziren, eta hondoan pilatutako sedimentuetan horren arrastoa aurkitu dute ikertzaileek.

Urmaeleko sedimentuen arabera, inuitak 1200. urtearen inguruan iritsi ziren Kanadako lurralde hartara, eta han bizi izan ziren 1600. urtera arte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila