Intsektuen migraziorik handiena izan daitekeena aurkitu dute

Intsektuen migraziorik handiena izan daitekeena aurkitu dute
2009/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: André Karwath)

Urtero, milioika burruntzik milaka kilometro egiten dituzte hegan India hegoaldetik Afrikaraino. Litekeena da intsektuek egindako migraziorik handiena izatea. Maldivetako Charles Anderson biologoak gertutik aztertu du migrazioa. Izan ere, lehendik jakina zen arren urtero milioika burruntzi iristen direla Maldivetara, ez zekiten zehatz-mehatz nondik etortzen diren.

Urte askoan burruntzien joan-etorriak aztertu ostean, Andersonek ikusi du burruntzi horiek Indiatik ozeanoa zeharkatuz migratzen dutela Maldivetara. Besteak beste, klima-korronteak, montzoi-euriak eta aldeko haizea aprobetxatzen dituzte horretarako. Joan-etorrian, gutxi gorabehera, 14.000-18.000 kilometro egiten dituzte. Orain arte ezagutzen zen intsektuen migraziorik handiena tximeleta erregearena da, 7.000 kilometroko joan-etorria.

1
256
2009
9
002
Zoologia
Albisteak
8
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila