Etorkizunean norberaren etxetik Internet bidez Unibertsitate-ikasketak egitea posible izan liteke. SERA Learning Technologies etxeko James Gibbons hezitzaileak duela urte batzuk telebista eta bideo bidezko heziketa-sistema arrakastatsua sortu zuen, TVI izenekoa, eta orain Interneterako bertsioa egiteko asmoa du Sun Microsystems etxeko Bert Shutherland informatikariaren laguntzaz.
Heziketa-sistema honetan ikasle-talde bati ikasgaiak bideozko grabaketa baten bidez ematen zitzaizkion eta ondoren ikasleenartean ikasgaiei buruzko eztabaida bultzatzen zen. Sistema honek izan zuen arrakasta dela eta, orain Internet bertsioa atera nahi dute Gibbons eta Shutherland-ek. Ikasleak ordenadorearen pantailan bideo-ikasgaia eta beste ikasleen irudiak ikusiko lituzke, ordenadore bakoitzari kamera bat ezarriz gero. Horrela unibertsitatera joan gabe goi-mailako ikasketak egin ahal izango dira etorkizunean.