Internet 2, motorrak berotzen

Iragan otsailean jarri zen martxan Internet 2, Estatu Batuetako 140 unibertsitate lotuko dituen komunikazio-sare berria. Internet 2a zuntz optiko berria erabiliko duen sarean oinarriturik dago.

Zuntz-mota berri hori UCAID enpresa-elkarteak sortu du, Qwest, Nortel eta Cisco enpresen laguntzarekin. Sareak segundoko 2,4 gigabit garraia ditzake, gaur egungo konexioetan baino 85.000 aldiz gehiago. Internet 2ak prestazio handiko aplikazioak garatuko ditu gero sare publikora eraman ahal izateko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila