INSET, testuetan grafikoak txertatzeko programa

INSET, testu-tratamendurako edozein programaren posibilitateak osatzen dituen programa da. Programa hau memorian egoiliarra da eta menuen bidez erabiltzen da.

INSETen erabileran hiru urrats bereiz daitezke:

Grafikoak gordetzea. Pantailan grafikoak egiteko gai den edozein programatatik har daitezke grafikoak. Horretarako, lehenengo inset memorian kargatu beharko da eta ondoren programa exekutatu. Pantailan nahi dugun grafikoa lortutakoan nahikoa da bi tekla sakatzea Inset-ek irudian pantailatik hartu eta diskoan gorde dezan. Diskoan gorde eta gero Inset-en editore grafikoarekin irudi-oinak aldatu, lerroak gehitu etab. egin daitezke. Irudi osoa editore grafikoaz egitea ere posible da noski.

Grafikoak testu barnean egokitzea. Grafikoa sortzea amaitutakoan, testu-tratamenduko programa kargatu eta dokumentua sortuko da. Nahikoa izango da marjinak definitzea eta grafikoarentzat lekua uztea eta ondoren Inset-i grafikoaren izena (mako artean idatzita) ematea.

Testuaren inprimaketa. Testu-tratamenduko programak eskaintzen dituen inprimaketa-aukera normalak erabiliko dira. Inset bera arduratuko da grafikoa behar duen lekuan kokatzeaz eta tamaina egokia aukeratzeaz.

Grafikoak ondoko programa hauekin sortutakoak izan daitezke: Symphony, AutoCad, AutoSketch, Concorde, Execuvision, Lotus 1-2-3, PC Paint, PC Pictures, Prograft.

Erabil daitezkeen testu-tratamenduak berriz: XyWrite, Ms-Word, Multitexto, Displa y Write, Word Star eta beste asko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila