Infekzioa zuzenean pantailan

Estatu Batuetako fisikari batzuek birusak zuzenean ikusteko tresna nanoskopikoa garatu dute: ViriChip. Txipak indar atomikoko mikroskopio batekin batera egiten du lan. Mikroskopio horrek birusak ikusteko adinako zehaztasuna du; baina, askoz gauza txikiagoak ere ikus ditzake, atomoen tamainakoak. Hala ere, medikuek birusak ikusteko erabili nahi dute, infektatze-prozesua zuzenean ikusi ahal izateko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila