Trenak mugiarazteko Lebitazio Magnetikozko (Maglev) sistema simpleago bat sortu berri dute Kalifornian. Lebitazio Magnetikoa elektroimanen bidez trenak lurretik altxatzeko teknika da, herri askotan jadanik garatzen hasia dena.
Sistema honen bidez trenaren eta trenbidearen arteko marruskadura ezabatzen da eta abiadura oso handiak lor daitezke energia gastu handirik gabe. Kalifornian sortutako “Indutrack” sistemak ordea ez du elektroimanik erabiltzen iman iraunkorrak eta motore lineal berri bat baizik.
Era honetan ez da supereroale garestirik eta berrelikadura-zirkuitu konplexurik erabili beharrik. Indutrack ibilgailuak gurpilak ditu baina mugitzen hasi orduko ibilgailuaren behealdean ezarritako iman iraunkorrek korronte elektrikoak sortzen dituzte trenbidean dauden zirkuitu itxietan, eta hauek ibilgailua altxarazten duen eremu magnetiko indartsua sortzen dute. Sistema hau orain arteko sistemak baino askoz sinpleagoa da eta gainera ez da beste energia-iturririk behar elektroimanak mugiarazteko.