Herri-sinesteetan ageri den alegiazko kondaira zela uste bagenuen ere, Mexikoko ikerlariek arrazoia eman diete gizotsoaren gaitza gene oker batek sortzen duela aldarrikatzen zuten zientzilariei. Guadalajarako Unibertsitateko ikerlariek X kromosomaren sekzio batekin identifikatu dute otsoaren zenbait ezaugarrirekin erka litezkeen sintomak eragiten dituen gaixotasuna.
Ikerlarien iritziz, kromosomaren “mikrosatelitea” deritzon eskualdean gertatzen da sindrome hori eragiten duen egitura-aldaketa. Hori guztia hurrengo bi urteetan luzatuko den ikerketaren lehen fasea baino ez da. Alabaina, aurrerapauso handia izan daiteke orain arte arrotza zitzaigun gaitzaren arrazoiak ulertzen hasteko.