Ilargiaren alde ezkutuaren egitura azaleratu dute

ilargiaren-alde-ezkutuaren-egitura
Arg. CLEP/CRAS/NAOC
Zientzialari talde batek hiru geruza bereizi ditu Ilargiaren alde ezkutuan dagoen Von Karman kraterraren azpian. Geruza horien analisia Science Advances aldizkarian aurkeztu dute, CNSA Txinako Espazio Administrazio Nazionalaren Yutu-2 robotak eskuratutako lehen datuetan oinarrituta.

Iazko urtarrilaren 3an lurreratu zen Chang’e 4 espazio-ontzia Ilargiaren alde ezkutuan, eta barruan zeraman Yutu-2 robota atera zuen, inguruak esploratzeko. Robotak maiztasun handiko radarra erabili du lurpeko egitura aztertzeko. Horri esker, 40 metrora arteko sakontasunera arte informazioa erauzteko moduan egon dira ikertzaileak.

Ondorioztatu dutenez, hasierako geruza 12 inguru metrora arte luzatzen da, eta bertan oso lur fina dago, seguruenera meteoritoen talken eta eguzki-erradiazioaren ondorioz txikitutako arroken emaitza izanik. 24 metrora arte doan bigarren geruzan, berriz, metro erdi eta bi metro arteko harriak hauteman dituzte. Horiek meteorito talka baten hondarrak direlakoan daude zientzialariak. Zehazki,  duela  3.200 milioi urte Von Karman kraterraren alboan dagoen Finsen kraterra sortu zuen talkaren ondorio direla uste dute. Azkenik, hirugarren geruza batean, lur nahasiagoa aurkitu dute, bertan lur finak eta arrokak tartekatzen direlarik. Azken geruza hori 40 metrora arte jarraitu ahal izan dute, handik behera radarrak eskainitako datuak ez direlako argiak izan.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.