Ilargiak eremu magnetikoa izan zuen

Ilargiak eremu magnetikoa izan zuen
2009/02/01 | Elhuyar

Apollo 17 misioan Ilargitik ekarritako arroka baten azterketak aditzera eman duenez, Ilargiak inoiz izan du eremu magnetikorik. Massachussets Teknologia Institutuan, arroka horren magnetismoaren nondik norakoak argitu dituzte, eta ikusi dute arroka bitan egon dela eremu magnetiko gogor baten eraginpean. Hain zuzen, adierazi dute Ilargian eremu magnetiko egonkor bat zegoela orain dela 4.200 milioi urte. Ikertzaileen ustez, eremu magnetiko hori egonkorra izateak adierazten du Ilargiaren nukleoa urtuta egon zela, eta horrek sorrarazi zuela eremu magnetikoa.

1
250
2009
2
009
Astronomia
Berriak labur
6
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila