Ilargia eta sobietarrak

Zientzilari sobietarrek konfirmatu dutenez, 1968.erako (iparramerikarrak baino urtebete lehenago alegia) gizaki bat ilargian jartzeko prest omen zeuden. Massachusetts Institute of Technology-ko zientzilari-talde batek joan den azaroan Moskuko Abiazio-Institutura egindako bisitan, sobietarrek erabili asmo zuten modulua ikusi eta fotografiatu zuen.

Sobietarrek bi espaziuntzi (Ilargihartze-modulua eta eta itzulera-modulua) jaurtitzeko planak zituzten. Biak Lurraren orbitan lotuko ziratekeen.

Itzulera-modulua Proton jaurtigailu baten bidez jaurtitzekoa zen, baina ilargihartze-moduluak kohete indartsuagoa behar zuen. N-1 esaten zioten hari. Tamalez N-1-ek ez zuen inoiz lurruztea lortu. Horren ondorioz diseinatzaileak, Baleri Mixin-ek, bere postua galdu egin zuen 1974.ean sobietarrek Ilargirako programa bertan behera behin-betirako uztea erabaki zutenean.

Joan den urtean hil zen Balentin Gluxkok hartu zuen bere gain lana eta Energia jaurtigailua diseinatu zuen. Harez gero joan den urrira arte sobietarren ilargiratze-asmoa ezkutuan egon da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila