Zientzialari batzuk optika egokitzailea (OE) izeneko teknika erabiltzen hasi dira betaurrekoetarako eta lentilletarako preskripzioak kalkulatzeko. Orain arte teknika hori teleskopioetako irudiak hobetzeko astronomoek erabili izan badute ere, hemendik aurrera zientzialariek erabilera klinikoetan ahalik eta gehien garatzea nahi lukete.
David Williams Rochester Unibertsitateko ikusmenaren zientzien zentroko zuzendaria eta Austin Roorda Houston Unibertsitateko (AEB) ikertzailea OEa beste teknika batekin konbinatzen saiatu dira: laser oftalmoskopioak eskaneatzen dituen OEa. Teknika berri horri esker, begiaren barne-egitura eta, batik bat, erretina, lehen baino hamar aldiz hobeto ikus eta azter daiteke irudiaren erresoluzioa hiru dimentsiotan handituz.
Oftalmologo anitz teknika hori instrumentu diagnostikatzaile gisa erabiltzen hasi dira beren bezeroak hobeto sendatzeko asmotan.