Jaio berriarentzako, mundua ezezaguna da oso. Lehenengo egunetik hasten da bizitza osoan zehar luzatzen den ikasteko prozesua. Baina, nola ikusten du mundua jaio berriak hasierako hilabeteetan? Haur-psikologiako azken ikerketen arabera, ondoko irudian agertzen diren sekuentziak gainditu behar izaten ditu umeak munduaz behar bezala jabetzeko. Ordenadorez lagunduriko ikerketen emaitza horixe da, beraz: giza begiek ere ikasi egiten dute objektuak fokatzen eta zortzi hilabete bete arte ez omen ditugu irudiak bereizten.