Ikusi eta entzun, dena batera

Laster izango dugu soinu, testu eta irudiak aldi berean telefono-hari bakarretik igorri edo jasotzeko aukera. Orain arte bi telefono-hari desberdin erabili behar izan dira elkarrizketa izan eta testu-irudiak jasotzeko, baina hori berehala aldatuko da.

"Aldibereko Soinu eta Data Digitala" izeneko modem berri honi esker, bi erabiltzaileek beren ordenadore-pantailan testuak eta irudiak agertzen diren heinean hitz egin ahal izango dute.

Injineru elektronikoak Munich-en elkartu ziren Nazioarteko Telekomunikazio Elkarteko ordezkariekin teknologia berriari azken ukituak emateko. "Aldibereko Soinu eta Data Digitala" izeneko modem berri honi esker, bi erabiltzaileek beren ordenadore-pantailan testuak eta irudiak agertzen diren heinean hitz egin ahal izango dute.

Hori guztia posible izan dadin, bi berrikuntza egin dira. Batetik, telefono-mezu analogikoa seinale digital bihurtu eta konprimatu egin da eta bestetik, modem berriak orain artekoek baino abiadura handiagoan igorri ahal izango du ordenadore-mezua. ASDD modemak ahozko seinale digitalizatua eta ordenadore-mezua bi pakete bereizietan igorriko du: bi seinaleak hartzailearen ASDDra heltzean, kode analogikora bihurtuko dira, ahotsa telefonoz eta testu-irudiak ordenadorean jasoko ditugularik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila