Espezie hau salbatzeko ahaleginetan, 1986 eta 1987. urteetan azken banako basatiak harrapatu eta San Diego eta Los Angeleseko zooetan ugalketa-programa bati ekin zitzaion, ugaltzeko gai izango ziren ere jakin gabe. Bestalde, hainbaten ustean, giltzapean hazitako banakoak ez ziren basabizitzan bizirik irauteko gai izango.
Arazo hau ekiditeko, gizakiarekiko kontaktu oro ezabatu egin zen: kondorrak ez zeuden jendaurrean eta kumeak kondorraren antza zeukan txotxongiloa erabiliz bidez bazkatzen ziren. Odolkidetasun-arazoak saihestezinak izan dira neurri handi batean, populazioa oso murriztuta baitzegoen; hala ere, populazio gatibua 1992rako bikoiztu egin zen eta urte horretan bertan babestutako eremu batean lehen bikotea basabizitzara bueltatu zen. Gaur egun hainbat parke naturaletan ikus daitezke kondorrak zeruan.