Flores uhartean aurkitutako garezurrak espezie bereizi bati zegozkion; hau da, Homo floresiensis deiturikoa benetan espezie bat da. Hori erakusten omen dute garezurrei eginiko tomografia-eskanerrek.
Eskanerrak hominido txiki haien burmuinaren egitura azaldu du, eta egitura hori hainbat espezietakoekin alderatu da: Homo erectus-enekin, txinpantzeenekin, gaur egungo gizakiarenarekin...
Emaitzak zalantzak argitzeko balioko du; izan ere, hainbat adituk uste zuten garezur haiek pigmeoenak izan zitezkeela edo malformazio bat zutela (mikrozefalia).